Legezko Abisua

Datu pertsonalak babesteko bermea.

Zugaztelek erabateko konfidentzialtasuna bermatzen du pertsona erabiltzaileek emandako datuak jaso eta erabiltzean. Halaber, datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun-mailak hartu dira, eta eskueran dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu dira helarazitako datu pertsonalak, galdu, aldatu, txarto edo baimenik gabe erabili eta lapurtu ez daitezen.

Bizkaiko Foru Aldundia eta Zugaztel herritarren datu pertsonalak erabiltzearen erantzule eta arduradun dira egiten dituzten jarduera askotan. Ondorioz, bete egiten dituzte indarrean dauden berme juridikoak eta DBAOn berriki sartutakoak.

Zugaztelek bete egiten du informazioa emateko obligazioa eta zalantzarik gabeko baimena lortzen du datu pertsonalak jasotzen dituzten une nahiz lekuetan.

Bizkaiko Foru Aldundiko eta sektore publikoko Foru Entitateetako DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA sortu, izendatu eta arautzea Gobernu-Kontseiluaren Akordio bidez onartu zen 2018ko maiatzaren 15ean. Izendapena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO, 99. zk.)) argitaratu zen 2018ko maiatzaren 24an eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (DBEB).

Datuak babesteko ordezkaria Bizkaiko Foru Aldundiko Aholkularitza Juridiko, Informazioaren Segurtasuna eta Datuak Babesteko Ataleko Burutza
Posta elektronikoa: dpo@bizkaia.eus
Eskubideak erabiltzea Datuak erabili, aldatu, ezabatzeko eskubideak erabil ditzake pertsona interesatuak, baita horien erabilera mugatu edo aurka egiteko eskubideak ere, eramangarritasuna barne; horretarako, idatzia bidaliko dute honako helbide honetara:
Era berean, abiatutako ekintzari uko egiteko eskubidea izango du, eta horretarako, kendu egingo du datu pertsonalak erabiltzeko emandako baimena.
Pertsona interesatuak, orobat, eskubidea du dagokion kontrol-agintaritzan erreklamazioa egiteko.

Gora



www.zugaztel.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Ulertuta

© Zugaztel, M.P., S.A. · Kanariar Uharteak kalea, 21 – 3. solairua · 48015 Bilbo · Tel: 94 656 7717 · Faxa: 94 401 23 48 · Emaila: zugaztel@bizkaia.eus ·